Iñaki Artola, Iraia Elias eta Erika Alzola
Iñaki Artola pilotariak finala jokatuko du igandean. Baina hori baino lehen, bere umore ona eta bertsotarako gaitasuna frogatu dizkigu Linbon, Ander Malbadik lagunduta. Iraia Elias eta Erika Olaizola aktoreek, aldiz, Renata antzezlana aurkeztu digute. Beste bi kolaboratzaile bikain ere izan ditugu: Beñat Iturbek sekzioak egiteko ideia asko dituela erakutsi du eta mundua hobetzeko proposamenak egin dizkigu Olaia Inziartek. Hori guztia, ohi bezala, Aitziber Grados gidari.

