Süne eta Bittor Kas
Mañaneo luzearen ostean, bueltan da "Linbo", Aitziber Gradosek gidatutako late-night saioa. Primerako osagaiekin, gainera: Süne musikariak irakasle izan zenekoa eta behiekin duen obsesioa kontatu dizkigu. Julen Goldarazenak, Flako Fonkik, aldiz, coach gisa egin duen lan zalantzagarriaren bideoak ekarri dizkigu. Bittor Kas sukaldariarekin bere ibilbideko anekdotak errepasatu ditugu. Eta azkenik, Antton Telleriak bere look berria erakutsi du, primizian, "Linbo" saioko ikusleentzat.

