loading

Bengo eta Oihana Fernandez de Barrena

Linbo

Bengo eta Oihana Fernandez de Barrena

Bengo musikari eta dantzaria izan dugu Linbon. Lurraren kalitatea neurtu du eta Aitziber Gradosi irakatsi dio nola egin break, hezurrik apurtu gabe. Nikola Teslak ere bisitatu gaitu, korronto alternoaren asmatzaileak, hain zuzen, bere bizitzaren inguruko zenbait kontu argitzeko. Oihana Fernandez de Barrena aizkolariak bere aizkora berdea ekarri digu, baita mihi zorrotza ere. Eta amaitzeko, Antton Telleria bere ezkutuko talentua erakutsi digu: erpuru dema. 400 euro ekarri ditu irabaziko dion edonori emateko.