loading

Iker Galartza eta Maruxak

Linbo

Iker Galartza eta Maruxak

Heldu da denboraldiko zazpigarrena. Iker Galartzak zirkua utzi eta bisita egin digu, besteak beste, bere seme-alabek bidali dizkiguten galderak erantzuteko. Laster plazaratuko duten Superra telesailaz ere mintzatu zaigu. Julen Goldarazena 'Flako' terapeuta gisa hasi da jendea 'laguntzen', eta horren lagin txiki bat ekarri digu saiora. Erraldoi konpartsa baten aitzakian batu ziren Maruxak kolektibo trabestia. Eskuminak EPa kaleratu dute berriki eta horretarako egin duten lan erraldoia erakustera etorri zaizkigu. Amaitzeko, Maria Blancok kontatu digu IAT azterketa pasa behar izan duela, lehenengoz, berak bakarrik, eta bide batez, azterketa pasarazi dio Aitziber Gradosi ere.