Toc eta Piztiak
Toc musika taldeko hiru kide izan ditugu Linbon. Talde mungiarrak 10 urte bete ditu eta tokan jokatzen jarri ditugu ospatzeko. Panpinpanpun panpinaren bisita ere izan dugu, eta lortu dugu bere ametsa betetzea. Olaia Inziartek aldiz, 98ko Gaztea sariak berrikusi ditu, ordutik, gauza guztiek okerrera egin dutela konfirmatzeko. Azkenik, Xanti Rodriguezek eta Amancay Gaztañagak Primeranen estreinatuko den Piztiak telesailaren berri eman digute.

