loading

D2: 5. Txartela

Man seeking woman

D2: 5. Txartela

Ikasle ohien lehen topaketan, Joshek ikusiko du aspaldiko lagunek bizitza eta ibilbide profesional arrakastatsuak izan dituztela, eta lotsatu egingo da. Hala ere, laster zortea alde izango du, bulegoko arduraduna joan egingo delako eta Joshi eskainiko diotelako lanpostu hori. Liz asko poztuko da, baina ama, aurreikuspen handiekin, kezkatu egingo da, Joshek ez duelako bere potentzial osoa baliatuko. Joshi sinetsaraziko dio lanpostua txikiegia dela harentzat, eta ez duela konformatu behar bulegoko lan sinple batekin. Beraz, bere ametsaren atzetik joango da: bideojoko-diseinatzailea bihurtzea. Programazio-ikastaro bat egingo du, baina zailegia irudituko zaio, eta ikasiko du ametsen atzetik joatea ez dela modu bakarra bizitzan arrakasta izateko.