1. Txanponaren bi aldeak: epaitzetik pertsona ulertzera
Gizartean gertatzen diren hainbat egoera kontrajarri hizpide hartuko ditugu "Nerabeen Garrasia" podcasta abiatzeko atal honetan. Hala nola, kontraesana adierazten duten hitz hauek adibidez: gizen/osasuntsu, sakelakora itsatsita/lagunekin jolasean, drogazalea/kirolzalea… eta jarrera horien inguruko erreakzioak aztertuko ditugu.
Zer dago errealitate horien atzean? Kasualitatea ala kausalitatea? Zuzen jokatzen al dugu horiek epaitzean? Txanponaren bi aldeak aztertuko ditugu Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal gidari ditugula.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
