13. Bakardadeak hil egiten gaitu
Gaur egungo gizartean nabarmen ari dira gutxitzen garai bateko tribua, lagunartea, kohesio soziala eta benetako harreman sozialak. Indibidualismoa, nartzisismoa, bakardadea eta jokabide antisozialak ari dira nagusitzen oro har, eta batez ere nerabeen artean. Juan Cruz Arzalluzen lekukotzak lehena eta oraina argitu digu.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
