15. Teknologia eta identitatea: XXI. mendeko amildegia
Teknologiak alderdi on asko ditu, noski, baina online mundurako prestakuntzarik onena, offline munduan lortzen da. Nerabeek oso gaztetatik ikusten dituzte beraien gaitasun kognitibo eta emozionalak gainditzen dituzten edukiak, pentsaerak eta jokabideak. Eduki horiek, kokatzen lagundu beharrean, kontrakoa lortzen dute, gaztea zeharo desorientzatzea.
Emozioak kudeatzen ikasteko balio beharrean, sakelekoaren bidea aukeratuta, nerabeak dituen emozio nahasiak anestesiatzea bilatzen da. Abibidez, eduki pornografikoak azkarregi eskura izateak, gazteen sexu harremanean ondorio kaltegarria eragin dezake.
