18. Antsietatea: Arnasik ezin dut hartu, ito larria daukat!
Gorputzaren erantzun naturala da antsietatea. Egoera arriskutsuek edota guretzat esanahi handia duten gertaerek sentiarazten diguten beldurraren, urduritasunaren edo egon ezinaren ondorioz sor litekeen eratzuna.
Eragileak arrazoi asko izan daitezke, baina beti dakarte sufrimendua ondorio gisara. Pilotu gorria pizten denean, geure burua eta gorputza aztertu behar dira. Pentsamenduan atzera egin eta beharrezkoa bada, profesional bati laguntza eskatu; dena ez baitago norberaren esku. Maite Gonzalez psikologoak lagundu digu behaketan podcasatren atal honetan.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
