19. Depresioa: ''Bizitzaren zamak zanpatu nau''
Depresioa izugarri hedatu da gazteen artean. Ezin bizia, etsipena, sufrimendua eta atsekabe handia. Gatazkak kudeatzeko ezintasunak areagotu egiten du porrotaren sentsazioa.
Egoera horien aurrean, esfortzuaren onura landu behar da gazteekin. Eta argi utzi, depresioa ez dela ahultasunaren ondorioa. Ez du indarrarekin zerikusirik; alderantziz, laguntza eskatzea jarrera ausarta da! Jesus Mari Guzmanek lagunduko digu sentimenduak nolakoak diren ulertzen.
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
