7. Las Vegas txikia poltsikoan
Zergatik birbidaltzen dizkigu aurrez ikusita ditugun edukiak, esaterako Youtubek? Zeuk erabakitzen duzu zer ikusi? Benetan?
Sare Sozialek teknika teknologikoak eta psikologikoak erabiltzen dituzte erabiltzaileok haiei atxikitzeko. Esate baterako, zer kolore erabiliko zenuke gauza larria edo eta arreta emango duena nabarmentzeko? Nerabeen herenak, 5 ordutik gora ematen dituztela egunero mugikorrarekin erakusten dute datuek. Kasualitatea ote da?
Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
