loading

9. Errealitatearen gordintasuna. Datuak mahai gainean

Nerabeen garrasia

9. Errealitatearen gordintasuna. Datuak mahai gainean

Osasun mentalaren arazoekin jarraituz, datu deigarriak plazaratu ditugu atal honetan mezu garbi batera iristeko: bizi dugun egoera ez da kasualitatea, kausalitatea baizik. Gure haur eta nerabeak inoiz baino okerrago ikusten ditugu; zer dela eta? Izan ere, bizi dugun egoera ez baita norbanakoaren arazoa, gizarte-sistema osoarena baizik. Gure txikiak ez dira arazoa, gure gizarteak pairatzen dituen arazoen sintoma baizik. Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.