2. Txori handia kaiola txikia
Karmenek ezusteko bisita jasoko du gauerdian. Nora da, ahizpa txikia, sei urteren ostean bat-batean itzuli da baserrira; aurpegia ubelduz beterik. Norak berehala atzemango du Ekiñek topatutako kutxa zaharra eta Karmen egitera ausartu ez dena egingo du: kutxa ireki. Bi hatz daude kutxaren barruan. Noraren berragerpenak baserriaren kontakizunak agerian utziko ditu; Amak gauero Endika, Karmen eta Norari errepikatuak. Noraren bisitarekin batera etxeko izpirituaren presentzia handitzen joango da Lumazulon, Karmen oroitzapen guzti haiek saihesten saiatzen den bitartean. Baina Nora ez dator iraganeko kontuei buruz bakarrik hitz egitera, autoko maletategian zerbait dakar, lurperatu beharreko zerbait. Egin beharrak burututa Norak proposamen bat egingo dio Karmeni: erabili ditzala baserrian hartuko dituen bezeroak "etxeak dioena" deskubritzeko. Jokoan sartuko da pertsonaia berri bat ere: Kepa. Bajan dagoen ertzaina asaldatuta dator bart gauean Mercedesek ekarritako berriekin: Nora eta Karmen ikusi zituen gorpu bat lurperatzen.
