loading

5. Atso ipuinak

Piztiak

5. Atso ipuinak

Kepa baserrian geratu da hormatik atera berri duten kutxa eskuan duela. Lau urte dira baserri barruan egon ez dela; Endikak bere buruaz beste egin zuenetik. Kutxa ikustatzen ari dela soinu arraroak entzungo ditu baserriaren kanpoan dagoen zuhaitzean eta Mercedesek kontatutakoa gogoratuko du: Nora eta Karmen gorpua lurperatzen. Une horretan irudia absurdoa egin zitzaion, hala ere ziur dago Karmen zerbait ezkutatzen dabilela eta zuhaitz azpian zuloa egiten hasiko da. Horrela topatuko du Karmenek. Beraien artean ezkutuko zerbait dagoela deskubrituko dugu eta Karmenek etsita, laguntza eskatuko dio. Bai eman ere, Kepak badaki nora jo: hezurretan aditua den gizon bat ekarriko du baserrira, Guillermo.