loading

6. Piztiak

Piztiak

6. Piztiak

Garazik ez du berriz ama izan nahi; bi seme, baserri handi baten kudeaketa eta indarrean hartzen duen senarra ondoan izateari ez dio laugarren baten ardura gehitu nahi. Garazik ez du ama izan nahi; sekretupean gorde nahi du bekatua, Maurizia eta Luixari eskatuko die laguntza. Garazik ez du ama izan nahi eta hori ez da gauza erraza 1.623 an. Maurizia eta Luixarentzat isilpean, gaua lagun dutela lan egitea ohikoa da. Herriko emakumeen beharrizanak asetzen dituzte bi emaginek; gaur Garazi da, baina atzo Maria izan zen, eta bihar agian Juana izango da. Emaginek teilatupean gordetzen dituzte jaio nahi izan ez dutenak, lur sakratuaren faltan baserriak zaindu ditzan.