7. Loratu den abeslaria
Pertsona sentikorra da Julie Rouault eta bere kantatzeko eran argi geratu da hori. Duela 10 urte euskara ikasi zuen alzheimerra zuen amonarekin mintzatzeko era bakarra baitzen. Etxean txikitan entzundako doinuekin jolasean hasi eta “Eklore” izena duen diskoa kaleratu du uztariztarrak. Kabaretean ere abeslari, Baionako zezen plazan abestea du amets. Mélissa Castillon gitarran lagun, Ken 7 taldearen "Itsasoa Gara" bertsionatu du, eta bere azken diskotik "Iraganean" zuzenean eskaini.
