loading

1. Gauzatxoak datoz

Tamara ta Mara

1. Gauzatxoak datoz

Marak ez du inondik inora susmatzen nor den casting aretoan sartzear den hautagaia, berarekin batera pelikulan arituko dena. Tamarak ere ez du imajinatzen bere ametsa den pelikula horretan aritzeak Mararekin lan egitea ekarriko duenik. Bientzat ustekabeko topaketa sorpresa desatsegina izan den arren, ez batak ez besteak ez dute amore emango pelikulan sartzeko ahaleginean. Marak atzean utzi nahi ditu euskal Me Too-a salatzeak ekarri dizkion ondorio latzak; Tamarak, berriz, Euskal Herriko guraso eta ume guztiak gorrotatu baino lehen, Makusiko izar izateari utzi nahi dio behingoz.