loading

2. Notarioak eta ostiak

Tamara ta Mara

2. Notarioak eta ostiak

Aita zaintzeaz nazkatuta, Tamarak Kimetzi laguntza eskatuko dio, baina honek gogor egingo dio aurre. Mara, bere aldetik, Nerearekin etxe berri bat erostear dago, baina ezin die aurre egin erabaki horrek sortzen dizkion zalantza eta beldurrei. Bigarren aldiz, eta berriz ere Mararen erruz, castinga bertan behera geratzeak sutan jarriko du Tamara. Bere sedukzio arma guztiak erabiliko ditu Julia bereganatu eta pelikulan sartzeko, baina hori ez da nahikoa izango, eta azkenik, Mararen etxera iritsiko da, azken entsegu inprobisatu bat egitera behartzeko.