3. Bera edo ni
Tamarak bere burua pelikulan ikusten badu ere, Marak, bere esku dituen arma guztiak erabilita, Julia gogor mehatxatuko du. EITBren programazio berriaren jaia aprobetxatuta, eta hainbat produktore eta pertsona ezagun bertan direla baliatuta, Tamarak bere estrategia guztiak martxan jarriko ditu. Kimetzekin batera, Lumière aretoan egiten ari diren EITBren jai horretan murgilduko da misio argi honekin: Mara pelikulan sartzeko erabiltzen ari den trikimailua deskubritu behar du. Behin hori lortuta, mendekua abian jarriko du.

