4. Per a Julia
Jai luze baten ajea baino okerragorik ba ote? Mararen kasuan, bai: Tamararen ohean esnatzea, eta telefonoan Juliaren hamar dei galdu izatea. Urgentziazko bilera batera deitu du casting zuzendariak Mara, eta haren tonua ez da seinale ona. Gertakari kate honek duela bi urte Tamararen eta Mararen artean jazotakoa azaleratuko du; izan ere, hau ez da Tamarak Mara traizionatzen duen lehen aldia. Casting prosezuaren osteko azken erabakia ez da inork espero zuena izango: batentzat argia dena, bestearentzat iluntasuna bihurtuko da.

