1. atala
Jakiz Jakin saioko lehenengo atalean, Baratzagintza izango dugu ardatz. Iñaki Intxausti, Nerea Arrizabalaga, Mikel Eizagirre eta Aiora Etxeberria ekoizleen bidez, gure inguruko baratzetako produktuak, ekoizpen ereduak eta produkzioaren merkaturatzeaz hitz egingo dugu. Herritarrekin ere badute beraien tokia eta tokiko produktuak aukeratzearen zergatia azalduko digute.


