loading

Urak eginen du bide

Urak eginen du bide

Azken bi hamarkadetako iraultza digitalak gure bizitzetan pantailek duten pisua handitzea eta ikus-entzunezkoen eskaintza biderkatzea ekarri du. Horrek kontsumo-ohituren goitik beherako aldaketa ere suposatu du: sare sozialetan, interneten eta plataformetan ikusi, elkarbanatu, eta sortzen ditugu ikus-entzunezko edukiak. Baina zein hizkuntzatan iristen zaizkigu eduki horiek? Ba al du eraginik euskararen normalizazio prozesuan? Hainbat adituren iritzietatik eta ikus-entzunezko munduko aurpegi ezagunen esperientzietatik, euskarak pantailetan bizi dituen erronkak ezagutuko ditugu dokumental honetan.