3. Inspirazioa: ''Loak hartzeko zorian zaudenean etortzen den hori''
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko du Yoko Ona.
Noiz eta nola datorkie inspirazioa? Nola eragin du pandemiak Olatz eta Loreren sormen prozesuan? Zerk inspiratzen ditu gehiago, musikak ala letrak? Noiz eman amaitutzat disko bat? Zeintzuk dira euren erreferente nagusiak? Galdera asko eta abiapuntu bakarra: inspirazioa, 3. atalean!
Aipamenak:
29:50: "What happened, Miss Simone?"
30:27: Los Chicos del Coro – "Les choristes"
30:55: "Plastic Drama" diskotik "Plastic Drama"
