loading

6. Irudia (I): ''Moda zerbait aldarrikatzeko modu bat ere bada''

Yoko Ona

6. Irudia (I): ''Moda zerbait aldarrikatzeko modu bat ere bada''

Gure irudiak, tamalez, askorako ematen du eta horregatik, gai hau bi ataletan banatu behar izan dugu "Yoko Ona" podcastean. Kanpoko itxuraz eta barneko itxuraz aritu gara seigarren atalean. Besteak beste, eszenatoki gainean eta eszenatokitik kanpo eman beharreko irudiaz, "Slut Shaming" joeraz eta Instagrameko titiburuen kontrako ohituraz. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta, hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du "Yoko Ona". Podcasteko aipamenak: 08:40 Koban taldea – Anestesia digitala 17:50 Merina Gris – Saiatzen naiz 18:20 "Miresmenaren testigu" – Orbitan podcasta 20:30 "Coito Ergo Sum"- Maria Von Touceda