9. Publikoa: "Kontu teknikoez galdetzeko taldeko mutilengana jotzen dute"
Sarritan, publikoa eta artistaren arteko harremana gazi-gozoa izaten da. "Yoko Onaren" 9. atalean publikoaren arduraz, gehiegikeriez eta, noski, zaleen maitasunaz mintzatzeko aukera izan dugu. Artistaren eta ikus-entzulearen begiradak kontutan hartu ditugu, ohitura txarrak salatzeko eta anekdota ederrak biltzeko.
Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatutakoa.
Aipamenak:
19:00: Lukiek - Katuen testamentue
