loading

1. Lehen aldia: “Kultura ez da lehenesten eta gaztea bazara areago''

baDA!bil

1. Lehen aldia: “Kultura ez da lehenesten eta gaztea bazara areago''

Lehen aldiak zailak izan daitezke, baina baita zirraragarriak ere. baDA!bil podcastaren lehen atalean, Durangoko Azoka autore gisa lehen aldiz zapalduko duten hiru lagun elkartu ditugu, bide hasiberri honetan bizi eta hausnartutakoa partekatzeko. Julen Apella idazle berriztarrak Donostia Kultura Poesia Saria irabazi du 2023an, eta horri eskerrak argitaratu du "Postal bat desertuan" poema liburua. Hala ere, argitaratzeak ez zaitu idazle egiten Apellaren arabera, aurretik dagoen lan guztiak baizik. Ithaka taldeko bateria-jotzaile da Josune Freire oriotarra. Bi urte dira taldea sortu zela, baina orain kaleratuko dute lehen diskoa: "Biluzten". Josunek asko eskertzen du bidea lagun taldearen babesean egin izana. Antzerkiak Euskal Herrian duen prestigio sozial falta kezkagarria da Maddi Goikoetxea donostiarrarentzat. Kezka horretatik ondu du "Ura Jaten" saiakera, antzerki munduko hainbat kide elkarrizketatu ostean. Eta anabasa horretan gidari eta bidelagun izan du Amets Aranguren, bera ere sortzaile eta gaztea baita. baDA!bil podcasta Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean.