Erregeen eta erresumen jokoa
VIII. mendean, musulmanen inbasioaren ondoren, kristau erresuma berriak sortu ziren (Asturias, Iruñea eta Inperio Frankoa) eta baita Banu Qasi bezala islamera bihurtutako dinastiak ere. Borrokak eta bataila mitikoak izan baziren ere, elkarlan eta bake garaialdiak ere ohikoak izan ziren. Mende aldaketan, Sancho Nagusiaren irudia nabarmentzen da, euskaldunen lurralde guztiak elkartu zituen errege bakarra izan baitzen historian.
