loading

Erresonantziak: Mari Puri Herrero

Euskal artista garaikideen erresonantziak

Erresonantziak: Mari Puri Herrero

Erresonantziak saioaren atal honetan Mari Puri Herreroren unibertso pertsonal eta sortzailean murgilduko gara. Bere etxea, lantegia eta obra ardatz hartuta, haren pinturan inspirazio-iturri diren natura, memoria eta eguneroko bizitzaren arteko lotura estua ezagutuko dugu. Elkarrizketen, artxiboko irudien eta bere lanen bidez, dokumentalak artistaren ibilbidea erakusten du eta mundua ikusteko modu berezi bat proposatzen du.