loading

Mugetan gaindi

Euskara jendea

Mugetan gaindi

Programak euskararen egoera aztertzen du Aro Modernoan, Frantzia eta Espainia estatu gisa sendotu eta hizkuntza-politikak ezarri zituzten garaian. Lurraldearen banaketak hizkuntzaren erabilera ahuldu zuen, baina euskarak mugak gainditu zituen: arrantzaleek Islandia eta Ternuara eraman zuten, pidginak sortuz, eta lehen testu idatziak agertu ziren, gehienak erlijiosoak, Etxepare, Leizarraga eta Axular bezalako egileen eskutik. Historia eta hizkuntzaren adituak beren ikuspegia eskaintzen dute.